Busqueda Avanzada
Buscar en:
Título
Autor
Cuento
Ordenar por:
Mas reciente
Menos reciente
Título
Categoría:
Cuento
Categoría: Mitológicos

Dragoia eta printzesa

Behin, orain dela urte asko baina asko, Gruff izeneko dragoi bat bizi zen lurralde urrun batean. Gruff oso alaia eta ona zen, eta oso ondo konpontzen zen basoetako animali eta zuhaitzekin.
Egun batean, kanpotar bat heldu zen eremu hartara. Arropa beltzez jantzita zegoen, eta anforaren antza zeukan zerbait zeraman.
Gruff ezagutu zuenean, erabaki zuen bere konfidantza hartzea, eta dragoi txikia oso bihotz onekoa zenez, laster lagun onak izan ziren. Baina kanpotarra gezurti huts bat zen eta aukera eduki bezain laster engainatu zuen. Nola ba?, droga bat bota zuen, anforak zeukana barruan, Gruffek edaten zuen ibaian, eta sukarra gogor bat pasatu ondoren, dragoia bere menpe egon zen.

- Orain ni naiz zure jabea, Braud aztia, eta une honetatik aurrera nirekin etorriko zara.

Gruffek, bere burutik kanpo, esan zion baietz eta gero joan ziren hiri baten inguruetara.

- Hemen bizi da madarikatu nauen erregeak, bakarrik erresumaren patua pixka bat erabakitzeagatik nire kabuz, eta ez naiz gaizkile bat, bera da maltzurra!.
Bota zituen madarikazio batzuk eta jarraitu:
- Eta bere alaba, Agis printzesa, ordainduko du aitaren saldukeria.

Hau esanda, Gruffen bizkarrera igo zen eta hegan egin zuten hiriko erdian zegoen kristalezko jauregi batera.
Agis lotan zegoen bere logelan, eta dena lasai zegoen, isilik. Lapurrak bezala, logelan sartu ziren eta Braud printzesaren gainean salto egin zuen.
Harrituta, honek oihuka hasi zen, eta begiraleak ailegatu ziren defendatzera. Baina Gruffek, drogaren eraginagatik, erre zituen eta ihes egin zuten printzesarekin.
Atalaya zahar batera heldu ta gero, Braudek prestatu zuen bere azken ekintza. Erregeak ez bazizkion erresumako ondasun guztiak ematen, Agis egongo litzateke betiko horma batean, eskultura bat bihurtuta. Orduan, sartu zuen horman.
Gruff atalayan geratzen zen bitartean, maltzurra mozorrotu zen eta hirira joan bere mezua uztera, eta bitartean ere, basoko duendeek ekin zuten. Prestatutako pozioi batekin, Gruff sendatu zuten eta gero kontatu zioten zer gertatu zen.

- Braud oso poteretsua da, ezin izango dugu menperatu edozein modutan- esan zuen dragoi gixajoak.
Orakulo sakratua konsultatzea proposatzen dut.

Denok ados zeuden eta hara joan, mendietako kobazulo batera.
Orduan arimari galdetu zioten zer egin, eta honek zera esan zuen:

- Duela gutxi izar bat zerutik erori zen. Bilatu ezazue izarra, eta bere materiarekin, egin ezpata bat.

Honela egin zuten eta laster ezpata eder bat izan zuten, prest Braud hiltzeko. Atalayara itzuli ziren eta han aurkitu zuten, ilargira begiratzen. Gruff hurbildu zen, oraindik drogatuta bazegoen bezala, eta beraren aurrean aurkeztu zen. Baina horren bitartean, duendeek, ezpata eramanez, eraso zuten eta azti gaiztoa hil. Orduan Agis aske geratu zen eta jauregira itzulita, denok poz-pozik bizi ziren betiko.
Datos del Cuento
  • Categoría: Mitológicos
  • Media: 4.65
  • Votos: 548
  • Envios: 2
  • Lecturas: 5488
  • Valoración:
  •  
Comentarios


Al añadir datos, entiendes y Aceptas las Condiciones de uso del Web y la Política de Privacidad para el uso del Web. Tu Ip es : 18.116.47.194

0 comentarios. Página 1 de 0
Tu cuenta
Boletin
Estadísticas
»Total Cuentos: 21.638
»Autores Activos: 155
»Total Comentarios: 11.741
»Total Votos: 908.509
»Total Envios 41.629
»Total Lecturas 55.582.033