Busqueda Avanzada
Buscar en:
Título
Autor
Cuento
Ordenar por:
Mas reciente
Menos reciente
Título
Categoría:
Cuento
Categoría: Terror

Snuggel doktorra

Gaztelu zaharra monstruo ilun bat bezalakoa agertzen zen, harro, izugarri, iluntasunaren erdian. Inguruetan, zuhaitz beltzak mugitzen ziren haizearen indarraz.
Lehioetako batetik begiratuz, Snuggel doktorrak ikusi zituen herritarrak.

- Badatoz- bere laguntzaileei esan zien lasaiki, hotzaki. Gero begiratu zuen pasabide urrun baten atarian, eta gehitu:- Prestatu izakia, bizkor!.

Laguntzaileak korrika egiten hasi ziren eta pasabide hartatik desagertu eta gero, lurpeko gela haundi batera jaitsi ziren, eta han aurkitu zuten, lotuta kateekin.
Kontuz, askatu zuten eta eraman gazteluko patio nagusira, herritarrak zeuden lekutik gertu.
Izakia, erraldoi zatar bat, oihukatzen hasi zen ezer jakinik gabe, eta hain urduri eta biolentsu zegoen zaindarietako bat jan zuela hain zuzen ere.

- Ireki ezazue atea eta eraso!!- oihu egin zuen Snuggelek teilatu batetik.

Laguntzaileek, izututa, egin zuten eta izakia geratu zen herritarren aurre-aurrean.

- Snuggel doktorra, gelditu itzazu zure experimentu nazkagarriak!!- esan zuten batzuek, taldearen txakurrak izakiaren kontra zihoazen bitartean.

Honek berehala hil zituen eta geroago patiotik kanpora joan zen.
Gazteluko teilatuan, doktor gaizkileak bere "emaitza"k gizon hauek nola hiltzen zituen ikusi zuen. Baina batzuek pistolak edo eskopetak zeuzkaten eta minutu odoltsu batzuk ta gero zauritzea lortu zuten eta izakia hil zen oihu negargarrien erdian.
Gainera, hil zela ikusita, laguntzaileek ihes egin zuten.

- Madarikatuak, ez duzue ezer ulertzen!- Snuggelek esan zien oso haserre.
- Lan gogor eta luze baten emaitza akabatu duzue!
ez naiz deabru bat, zientzilari bat baizik!.

Baina herritarrek korrika egiten jarraitzen zuten. Eta gazteluan zeuden zegoeneko.

- Zuek nahi izan duzue, orain neure txanda da!

Orduan, teilatu ilun hartan, aldatzen hasi zen. Jendea gelditu zen begiratzeko. Gizon hura haunditzen ari zen, bere gorputza ez zen gizon batena jadanik, baizik eta monstruo batena.
Bere aldaketa amaitu bezain laster, eraso zuen...

- Alde hemendik!, bizkor!, entzuten zen, baina Snuggel, edo orain zena, gertuegi zegoen.
Oso krudela zen, eta nahiz eta herritar batzuk ihes egin, biktima asko izan zituen.

- Jainko bat ezin da menperatuta izan- marmartu zuen, eta gero gazteluko barnekaldera itzuli zen.
Datos del Cuento
  • Categoría: Terror
  • Media: 4.84
  • Votos: 363
  • Envios: 2
  • Lecturas: 5435
  • Valoración:
  •  
Comentarios


Al añadir datos, entiendes y Aceptas las Condiciones de uso del Web y la Política de Privacidad para el uso del Web. Tu Ip es : 18.116.28.79

1 comentarios. Página 1 de 1
Ana I. Kavaniyas
invitado-Ana I. Kavaniyas 13-10-2004 00:00:00

Milesker euskeraz idazteagatik. Ea ni ausartzen naizen! Beste bat arte!

Tu cuenta
Boletin
Estadísticas
»Total Cuentos: 21.638
»Autores Activos: 155
»Total Comentarios: 11.741
»Total Votos: 908.509
»Total Envios 41.629
»Total Lecturas 55.582.033